domingo, 21 de diciembre de 2014

AZKEN SARRERA

        Bloga izteko eguna heldu da, lau hilabetez honetan lan egin ondoren eguna heldu da. Sarrera hau lau hilabete honetan egindako lana laburtzeko eta aldi berean beste batera arte agurtzeko erabiliko dut. 
         Lan hau, IKT ikasgaiko portfolio digitala da, eta bertan, eguneroko antzeko bat egin dugu, hau da, klase egunean egiten genuenaz hausnartzen genuen. Horretaz aparte, nire gustoko kirolei buruz, muturreko kirolei buruz hain zuzen ere, hainbat albiste eta bideo oso ikusgarriak txertatu ditut. 
        Nire ustez, honela laburtu daiteke irakasgai honen garapena: "Hasiera batean, irakasgai eta egin behar genituen lanen azalpenekin batera, tunel ilun baten barruan sartu ginen. Beldurtuta geunden, eta horren kontrako jarrera geneukan, baina, tunel horretatik ateratzeko lan egiten hasi geinen heinean bidea aurkitzen joan ginen. Azkenean, tunelaren beste aldean argia ikusi genuen arte, hau da, egin beharrak amaitu genituen eta orain poztasuna osoa da".



       Bukatzeko, esan beharra daukat, jarritako helburu pertsonalak lortu ditudala, hasiera batean oztopoak ziren arazoak gainditu ditudala orduak eta orduak  sartzen. Orain, nire burua teknologia berrien munduan aritzeko kapaza ikusten dut. 
        Lana borobiltzeko eta zuei nire gustuak nondik datozen jakinarazteko bideo hau uzten dizuet. Besterik gabe, nire bizitzako etapa bati amaiera jartzen diot, agur eta eskerrik asko danori!!!


      


sábado, 20 de diciembre de 2014

SURFA, MUNDUKO TXAPELKETA

        Atzo gauean, ASP-ko munduko txapelketaren azken txanpa jokatu zuten surflariek. Lekua ezin hobea zen, izan ere, Pipelinen munduko olaturik perfektuena dago eta. Munduko koroa Kelly Slaterren, Gabriel Medinaren eta Mick Fainningen eskuetan zegoen. Baina, azkenean, batentzat izan beharra zegoen, beraz, txapelketa luze baten ondoren, Gabriel Medinak lortu zuen koroa etxera eramatea, nahiz eta txapelketa Julian Wilsonen esku geratu zen.



Hona emen txapelketako olaturik onenak:


BEDERATZIGARREN ASTEKO SAIO PRAKTIMOA

        Praktika honen bidez, irakasgai honi eta Alaitzi agurra egin diogu. Lau hilabete honen ondoren eguna heldu da, eta esan beharra dago asko ikasi dugula ikasgai honi buruz. Atzetik egindako aurkezpenetako batzuen ariketa batzuk falta ziren, eta hauek egiten bukatu dugu.
     Honen ostean, gimnasiora joan gara Alaitzek irakasgaiaren laburpena egin zezan eta bere hausnarketa egin zezan, azkenik, eskerrak emanez agurtzeko.
       


jueves, 18 de diciembre de 2014

BEDERETZIGARREN ASTEKO SAIO TEORIKOA

    Gaur, ikasgai honi amaiera ematen diogu eta amaierara arte aurkezpenekin ibili gara. Dokumentatzaileen azken taldeak bere lana aurkeztu du eta besterik gabe irakasleak irakasgaiari amaiera emateko hausnarketa moduko bat egin du bideo batuzuk jarriz. Hauetan Joana Sanchok galdera batzuei emandako erantzunei buruz hausnartzea komeni da. Jarraian ikusgarri duzue bideoa.




viernes, 12 de diciembre de 2014

PUNTA GALEA CHALLENGE

        Atzo, Getxoko La Galea aldean "Punta Galea Challenge"-a ospatu zen. Surf txapelketa honetan, 7-8 metroko olatuak egon ziren, benetan ikaragarriak eta edonor izutzeko modukoak. Bertara, mundu osoko surflariak joan ziren, hauen artean, Nic Lamb (USA), Makuakai Rothman (HAW), Nathan Fletcher (USA), Gabriel Villaran (PER), Natxo Gonzalez (EUK), Patrick Gudauskas (USA) finalean egon zirenak. Euskal Herriko errepresentatzaileak Natxo Gonzalezek duela bi urte txapelketa hau irabazi zuen. Tamalez, aurten ezin izan du txapelketa irabazi, Nic Lamb estatubatuarrak ikaragarriko olatu bat artu baitzuen. 
        Jarraian irabazleak hartu zuen olaturik honena uzten dizuet, eta gainera, egun osoko olatuen argazki galeria bat ere. Zuek ere gozatu dezazuen!!




















jueves, 11 de diciembre de 2014

ZORTZIGARREN ASTEKO SAIO PRAKTIKOA

        Saio honetan, hainbeste buruhauste sortu dizkigun sites famatua aurkeztu egin dugu. Azkenean, ahal izan genuen heinean atontzea lortu genuen eta nahiko ondo dagoela uste dugu, izan ere, hainbat baliabidez josita dago eta azken finean gure gaia horri buruzkoa zen. Hala ere, ez dugu aurkezpenarekin bukatu denbora falta zela eta eta hurrengo praktikarako ariketatxo bat utzi dugu.
     Saio honetan, gainera, beste talde batzuek bere sitesa aurkeztu dute, baina, gaurko saioko adierazkarriena talde batek egin dituen teknografiak izan dira. Nik pertsonalki inoiz ez ditut horrelakorik egin ezta ikusi ere, baina, oso interesgarriak direla uste dut.
         Bigarren saio praktikoan, aurkezpenekin jarraitu egin dugu eta gure ariketa egiten bukatu dugu.

ZORTZIGARREN ASTEKO SAIO TEORIKOA

        Azken bi asteetan sartu gara gaur, eta gure ikaskuntza gurpilaren lanaren atala behin bukatuta, dokumentatzaileei tokatzen zaie lan egitea. Haiek gure lanak behatu eta ikertu behar izan dituzte eta sites baten bidez adierazi dute gure lanaren prosezuak izandako behaketa. 
        Teoria saio honetan, haiek egindako lanak ikusi ahal izan ditugu haiek egindako aurkezpenetan, eta esan beharra daukat oso behaketa sakonak egin dituztela. Gure taldea behatu duen dokumentatzaileen taldea  "Dokumentatzaileak" du izena eta jarraian aurkituko duzuen estekan haien sitesa ikusi dezakezue. 


viernes, 5 de diciembre de 2014

ZAZPIGARREN ASTEKO SAIO PRAKTIKOA

        Gutxi falta da klase egunak amaitzeko eta sitesak oraindik ez du aurkezteko moduko itxura onik. Hala ere, siteseko kontrol osoa dugula uste dut, orain, badakigu guztia nola funtzionatzen duen, eta hori dela eta, 360º buelta bat eman diogu. 
        Gainera, Alaitzek klaseko ia ordu guztiak honi ekiteko usten dizkigu, beraz, ezinezkoa izango litzateke kontrolatzen ez jakitea. Hasieran, konrolatzen ez genuenez gero, denbora galdu genuela uste dut, izan ere, erabiltzen ez genekienez blogari emeten genion garrantzi handia eta sitesa alde batera utzi genuen. 
        Bigarren saio praktikoan, sitesa era egoki batean utzi behar izan dugu, hurrengo astean horren aurkezpena egin beharko dugulako. Nire ustez, egin duguna baino askoz gehiago egin ahal izan dugu, baina, esperientza falta dela eta, hasieran galdutako denbora faltan botatzen dugu orain.

jueves, 4 de diciembre de 2014

BOST KONTINENTE, BOST OLATU

        Hona emen Kepa Acero surflari profesionalaren bost kontinenteetatik egindako ibilaldia. Mundu osotik ibili da olatu onenak bilatzen, eta bost olatuak Afrikan (Namibian), Asian (Indonesian),Ozeanian (Australian), Amerikan (Txilen) eta Europan (Espainian) aurkitu ditu.

        Herrialde horietan, surfa egiteaz gain, bertako kultura eta bizimoduak ezagutu ditu. Bideo hauetan olatu ezberdinak ikusiko dituzue.








jueves, 27 de noviembre de 2014

ZAZPIGARREN ASTEKO SAIO TEORIKOA

        Gaur, aurkezpenetarako hirugarren eta azken saioa izan da. Bertan, falta ziren taldeak aurkezpena eman dute, eta horretan eman dugu ordu osoa. Besteak ikusle bezala egon gara klasean.
        Beste egunekin alderatuz, gaurkoan aurkezpen metodologia ezberdin bat ikusi ahal izan dugu. Power pointak eta bideoak ikustera ohituta geuden, eta gaur, "Powtoom" programa erabili dute batzuek haien aurkezpena emateko. Honen bidez, haiek landutako gaia ikusteko aukera izan dugu. Honetan, ez zen ahotsik agertzen, hau da, diapositiba laburren biartez testuaren ideiak laburki ikusi ahal izan dugu.
        Behin aurkezpenak bukatuta, dokumentatzaileen ordua heldu da, orain haiei tokatzen zaie lan egitea.

lunes, 24 de noviembre de 2014

ARRAKASTAREN BIDEA


        Hona emen ikasketetan, kirolean eta abarrean, hau da, bizitzan arrakasta izateko argibideak. Bizitzan ezfortzuaren garrantzia azalduko digu bideoko protagonistak


viernes, 21 de noviembre de 2014

SEIGARREN ASTEKO SAIO PRAKTIKOA

        Saio praktiko honetan, sitesari jarraipena eman diogu. Hasieran sitesa ez genekien nondik hartu, ezta nola apaindu ere, baina trasteatzen goazen heinean, sitesak itxura ona hartzen duela dirudi. Gainera, informazio eta dokumentoak sartzen hasi gara. Hala ere, denbora asko sartu behar dugu itxura on bat baino gehiago izateko.

         Beste adar batetik, blogarekin jarraitu dut. Hau nahiko ondo dominatzen dudala uste dut eta inongo arazorik gabe aurrera eramaten dut. Sarrera asko sortu ditut eta etiketak erabiliz bloga ordenatu egin dut.
         Bigarren saio praktikoan, Alaitzek bideo bat jarri digu. Honetan, iraksale bat hirugarren munduko herrietatik ordenagailu bat eramaten du eta bi hilabetez uzten du bertan. Gero, emaitzak ikustera bueltatzen da. Informazioan sakondu nahi izatekotan link honen bidez bideoa ikusi ahal izango duzue.

BILBOKO RED BULL JAUZI TXAPELKETA

         Aurten, irailaren 19an Red Bull muturreko kiroletako ordezkaria dena, jauziak Bilbon egitea erabaki zuen. La salve zubitik saltoak egin zituzten 25 metroko altueratik. Munduko onenak bildu ziren bertan eta izugarrizko jauziak egin zituzten.

         14 profesional egon ziren eta egun bi izan zituzten jauziak frogatzeko. Bi egungo txapelketa izan zen eta igandean finalaz gozatu genuen. Jarraian entrenamenduetan egindako jauziak ikusi ahal izango dituzue eskuragarri jarriko dizuedan bideoan. Informazio gehiago nahi izatekotan orrialde honetan eskuratu ahal duzue:



jueves, 20 de noviembre de 2014

SEIGARREN ASTEKO SAIO TEORIKOA

        Saio honetan Ikaskuntza Gurpilari jarraipena eman diogu. Pasaden astean aurkezpenekin hasi ginen, eta denbora falta zela eta, ez zuen denborarik eman talde guztiek amaitzeko.
        Pasaden astean ez bezala, honetan aurkezpenetan metodologia desberdin bat ikusi dugu. Bi taldek power pointa edo prezia erabili beharrean, bideo bat sortu dute haien ahotsak erabiliz eta testuarekin zer ikusia duten irudiak erabiliz.
      

miércoles, 19 de noviembre de 2014

ESKALADA LIBRE ETA BAKARKAKOA

         Alex Honnold -mendizale eta goi-mailako kirolaria dena- munduko eskalatzailerik onena da. 600 metroko altuera duen horma perpendikularra igo zuen. 26 urterekin egin zuen eta ez zuen korda baten laguntzarik izan. Bere eskuak eta zapatila aproposak izan ziren igoera horretarako material guztia. 

         Izugarrizko arriskua du kirol honek, izan ere, akats bat izanda behera eroriko da bere bizia galduz. Begiratu jarraian agertzen den bideoa, benetan irudi ikaragarriak agertzen dira.





viernes, 14 de noviembre de 2014

ZIMBABWEko VITORIA UR-JAUZIAK ZEHARKATZEN

        Duela pare bat egun "slackline" modalitateko bi kirolari profesionalek Zimbabweko Vitoria ur-jauziak zeharkatu zituzten. Kirol hau praktikatzen duten pertsonak benetan psikologikoki indartsuak direla esan daiteke, izan ere, ehun metroko altueran daude eta behean hutsa besterik ez dago. Hala ere, bideo honetako kirolariek arnes batekin aseguratuta daudela esan behar da. Benetan irudi ikusgarriak eskeintzen dizkigute kirol honetako pertsonek.
      

BOSTGARREN ASTEKO SAIO PRAKTIKOA

        Teoria saioan landutakoarekin aurkezpena egin ostean, praktika saiora heldu gara. Honetan sites bat egin behar genuen. Sitesa eginda geneukan, baina, arazoa erabiltzen ez genekiela zen. Beraz, tutorialak ikusten eman genuen ia ordu osoa, eta azkenean, zerbait ikastea lortu genuen.
        Sites horretara teorian landutakoa igo behar genuen, baina, arazo bat izan genuen zeren eta praktikako taldekide bat teorian beste talde batetan zegoen. Hala ere, arazoa ez zen oso larria izan zeren eta Alaitzek askatasun osoz eta era librean lan egiten uzten gaituenez gero, berak teorian landutakoa sitesera sartzea erabaki genuen.
        Bigarren praktika saioan, sitesa menderatzen hasi gara eta apaintzen hasi gara. Horretaz aparte, falta ziren testuak igu ditugu eta sitesak itxura onz hartzen hasi da. Sitesa bisitatu nahi izatekotan bere linka uzten dizuet:

jueves, 13 de noviembre de 2014

TESTUEN SINTESIAK

          Informazioaren gizakia eta ezagutzaren gizartea

Sintesia:
Gizarte industrializatuaren etapa berri bat da hau, edo alderantziz, aro berri batean sartzen hari gara?. Eremu teorikoan, debatea dagoen heinean, errealitatea aurretik doa, eta hedabideak arduratzen aukeratzen dituzte erabiliko ditugun izenak. Ideia nagusi bezala hurrengoa esaten da, hitzak ez du edukia definitzen, testuinguru sozial batek definitzen du.
Hitzen (terminoen) historia: bi ataletan banatzen da; informazioaren gizartean, eta ezagutzaren gizartean.
Informazioaren gizartea Daniel Bell izan zen gizarte honen sustatzailea. Honek defendatzen zuen, ezagutza teorikoa, ezagutza oinarritzat ekonomia berria daukan gizarte batean oinarritu behar zela. Informazioaren gizartea delako hau, geroago G7 batzarretan eta beste hainbat erakundeetan erabiltzen hasi zen. Testuinguru honetan, globalizazio neoliberalarekin batera, OMCrekin eta FMIrekin batera hedatu da. Aldiz, bere irudi publikoa, internetarekin, mobilekin…elkartzen zen.
Ezagutzaren gizartea 90. Hamarkadaren amaiera sortu zen termino hau. UNESCOk bere politika instituzionalen barruan onartu zuen.
Gaur egungo definizioa:artearen egoera.
Definizio hauek, existitzen den errealitate bat karakterizatzen dute. Honen barruan Manuel Castells aritu da, eta berarentzat, “gizarte informazionala” da termino egokia. Honekin adierazten da, generazioa, prozesatzea eta informazioaren transmisioa, iturri ezinbestekoak direla, produktibitatea eta boterea edukitzeko.
            Uneko eztabaidak: CMSIk planteatutako lehenengo helburua, informazioaren gizartearen ikuspuntu orokor bat garatzea da. Honen barruan, bi ikuspuntu desberdin daude: Paradigma berria ekonomia garapenean eta bigarrena informazioa, komunikazioa eta ekonomia ezagutzak lortu duten garailera gizarte ekintzen bilduman. Horrela, giza baliabideen banaketa ekitatiboago bat lortuko dela espero da

            Adierazpen aktiboak eztabaidan: analizatzeko hiru adibide ematen dira. “Gizartea” hitzak, bere barruan gizarte bakar eta uniformea hartzen du. Proposatu egiten da gizarteak (pluralean) erabiltzea, jende gehiago termino horren barruan sartu ahal izateko.  Hurrengo proposamena; informazioa hitzak, hierarkizatu egiten du, eta komunikazio hitzak aldiz, uztartu egiten du, hau dela eta nahiago da komunikazio hitza erabiltzea.
            Txandakako definizioak: Iraultza teknologikoak erabakiko dute, garapenaren noranzkoa. Amaitzeko eztabaidarako bi gai proposatzen dira; gizarte anitza terminoa erabiltzea, horrela honen barruan, generoak, dibertsitatea…agertuko dira. Bigarren gaia, gizarte terminoarentzat edozein definizio ez da onartuko, errealitatea deskribitzen ez badu.
Internet, interakzio sozialen eszenatoki berria bihurtuko da. Proiektu berri bat zabalduko da, non informazioa, ongizate publiko bat izango den, eta teknologiak hori garatzeko euskarri gogorra izango diren.

Erronkak:
         ●     Ezinbestekoa da terminologia gaurkoratzea eta egun dauden egoeretara moldatzea. Honekin inor ez da kanpoan geldituko eta errealitatea aztertu ahal izango da.
         ●     Gure beste erronka da, ea nola lagundu ahal dugun guk, gizarte berri hauen parte izanez eta ideia berri guzti hauekin uztartu eta aurrera ateratzen

Hitz gakoak:
        ●     Informazioaren gizartea
        ●     Komunikazioaren gizartea
        ●     Gizarteak (ez gizarte bakarra)
        ●     Dibertsitatea
        ●     Publikoa
Irudia:
        Argi ikusi daiteke teknologia gaur egun mundua kontrolatzen duela eta horrek gizartean izan duen eragina baita ere. Kontuz joan behar gara aurrerapen honetan, inor atzean ez uzteko eta ahal den neurrian, globalizazioa zabaltzeko.


INFORMAZIOAREN GIZARTEA EDO EZAGUTZAREN GIZARTEA?

LABURPENA
Gaur egun, izugarrizko garrantzia du kritikoak izatea teknologia berrietatik datorren informazio ugariarekin. Jarrera horrek ezagutzaren gizartera eramango gaitu eta informazioaren gizartea alde batera utziko dugu. Igarotze horretarako, hezkuntza izango da aldaketaren ardatz nagusiena. Gainera, eskolen zein irakasleen papera oso garrantzitsua izango da hori bide egokitik eramateko.

HITZ GAKOAK
         ●     Información
         ●     Conocimiento
         ●     Producir
         ●     Educación multimedia
         ●     Consumo.

BI ERRONKA
  • Nire erronka nagusia informazioaren eta ezagutzaren arteko erlazioa bilatzea izango litzateke. Horretarako, teknologia berriek eskaintzen diguten informazio guztia prozesatu beharko da ezagutza batera heltzeko.

  • Beste erronka bat, irakasle bezala izango litzateke. Irakasle bezala, jarrera kritikoa azaldu    beharko dut teknologia berrien aurrean, hau da, teknologia berriak onartu, baina dakartzaten ondorioak ezagutuz.




IRUDI BAT
Ondoan agertzen den irudia aukeratu dut, nire aburuz, hitz gutxitan testua laburtzen baitu. Izan ere, ezagutza informaziotik dator, baina informazio hori prozesatu eta tratatu egin behar da ezagutza batera heltzeko, bestela, informazio hutsa izango da.




GERO ETA INFORMAZIO GEHIAGO BAINA EZAGUTZA GUTXIAGO
SINTESIA
        Mario Vargas LLosak 2011 ko uztailak 31n El País egunkarian idatzitako artikulu bati buruz hitz egingo dizuet. Artikulu hau irakurri ondoren konturatu naiz, internetek,  munduko gauza guztien moduan bere alde onak eta txarrak dauzkala.
        Nicolas Carr-ek lehenengo pertsonan kontatzen du beraren bizipenetatik bat. Edozein gazte kurioso bezala, interneten  ibiltzen zen gau eta egun. Liburu bat irakurtzen zebilela, kontzentrazioa erraz galtzen zuela konturatu zen, ez zen kapaz bi orri irakurtzeko beste ezertan pentsatu gabe, lehen naturalki irteten zitzaion gauza zen eta orain esfortzu handia egin behar zuen. Hori ekiditeko erabaki drastikoa hartu zuen, kobertura gabeko leku batera joan zen bizitzera eta bertan, bera ezagun egin duen liburua idatzi zuen: “Superficiales, que está haciendo internet con nuestras mentes”.
        Arestian aipatu dudan bezala, internetek ez ditu soilik alde txarrak, onak ere baditu eta hori Carr-ek onartzen du, ados dago erraztasuna eskaintzen duela komunikazioan, informazio bilketan, lagungarria dela enpresetarako eta zerbitzuetarako...Baina honek guztiak prezio bat dauka, eta aldaketa handiak eragingo ditu gure bizitza kulturalean eta gure burmuinak lan egiteko eran, gure pentsatzeko eta jokatzeko modua aldatuko du.
        Egia da internet ez dela soilik tresna bat, gure gorputzaren luzapena bihurtzen ari da, gure burmuinarena. Burmuina, pixkanaka informazio sistema berrietara egokitzen ari da, internetek baino hobeto egiten duen lana alde batera utziz. Honi, adimen artifiziala deitzen zaio, gure organo pentsatzaileak sentsibilizatzen ditu eta gutxika-gutxika indarra kentzen die haien menpe geratu arte, azkenean esklabo bihurtuz.
        Gaur egungo ikasleak ez dira kapaz El Quixote moduko liburuak irakurtzeko. Ohituta daude haien konputagailuetan informazioa bilatzen eta horren eraginez, kontzentrazio ahalmena, hausnarketa, arreta, pazientzia…gutxiagotzen doaz.
        Azken finean, Van Nimwegen-ek esan zuen bezala, ordenagailuez fidatzen bagara arazo guztiak konpontzeko, ez dugu horretarako gure garunak duen gaitasuna entrenatuko. Zenbat eta gure ordenagailua adimentsuago izan gero eta leloago bihurtzen gara gu.

ERRONKAK  
  • Nire erronka nagusia oreka bat lortzea da. Internet bultzatzea ahal den neurrian, baina aldi berean, gure burmuinaren lana alde batera utzi gabe. Ez dut horrekin soilik esan nahi, liburuak paperean irakurri behar direla baizik eta horretan saiatzea, irakurtzen ari garen bitartean kontzentrazioa arreta pazientzia lantzea eta gogortzea gure burmuinaren mekanismo hori garatzen joateko.

  • ·      Horrez gain, arreta eta kontzentrazioa beste era batera ere landu daiteke, horretarako, umeak eskoletan motibatuta egon behar dira eta hori gara dezaten internet erabili behar badute ados egongo nintzateke, izan ere, haien arreta, kontzentrazioa, pazientzia eta abar lantze oso garrantzitsua delako.
HITZ GAKOAK:

Internet, arreta, kontzentrazioa, pazientzia, informazio, teknologia, burmuina.

IRUDIA:
         Eskuinean agertzen den irudi aukeratu dut, irakurleengan erreakzio bat sortzeko asmoz, bakoitzak bere hausnarketa propioa egin dezan. Honen helburu nagusia bakoitzak duen internetekiko menpekotasuna zehaztea eta konpontzea da, behar izango balitz.