domingo, 21 de diciembre de 2014

AZKEN SARRERA

        Bloga izteko eguna heldu da, lau hilabetez honetan lan egin ondoren eguna heldu da. Sarrera hau lau hilabete honetan egindako lana laburtzeko eta aldi berean beste batera arte agurtzeko erabiliko dut. 
         Lan hau, IKT ikasgaiko portfolio digitala da, eta bertan, eguneroko antzeko bat egin dugu, hau da, klase egunean egiten genuenaz hausnartzen genuen. Horretaz aparte, nire gustoko kirolei buruz, muturreko kirolei buruz hain zuzen ere, hainbat albiste eta bideo oso ikusgarriak txertatu ditut. 
        Nire ustez, honela laburtu daiteke irakasgai honen garapena: "Hasiera batean, irakasgai eta egin behar genituen lanen azalpenekin batera, tunel ilun baten barruan sartu ginen. Beldurtuta geunden, eta horren kontrako jarrera geneukan, baina, tunel horretatik ateratzeko lan egiten hasi geinen heinean bidea aurkitzen joan ginen. Azkenean, tunelaren beste aldean argia ikusi genuen arte, hau da, egin beharrak amaitu genituen eta orain poztasuna osoa da".



       Bukatzeko, esan beharra daukat, jarritako helburu pertsonalak lortu ditudala, hasiera batean oztopoak ziren arazoak gainditu ditudala orduak eta orduak  sartzen. Orain, nire burua teknologia berrien munduan aritzeko kapaza ikusten dut. 
        Lana borobiltzeko eta zuei nire gustuak nondik datozen jakinarazteko bideo hau uzten dizuet. Besterik gabe, nire bizitzako etapa bati amaiera jartzen diot, agur eta eskerrik asko danori!!!


      


No hay comentarios:

Publicar un comentario