Informazioaren gizakia eta ezagutzaren
gizartea
Sintesia:
Gizarte industrializatuaren etapa berri bat da
hau, edo alderantziz, aro berri batean sartzen hari gara?. Eremu teorikoan,
debatea dagoen heinean, errealitatea aurretik doa, eta hedabideak arduratzen
aukeratzen dituzte erabiliko ditugun izenak. Ideia nagusi bezala hurrengoa
esaten da, hitzak ez du edukia definitzen, testuinguru sozial batek definitzen
du.
Hitzen (terminoen) historia: bi
ataletan banatzen da; informazioaren gizartean, eta ezagutzaren gizartean.
Informazioaren gizartea→ Daniel Bell izan zen gizarte honen sustatzailea. Honek defendatzen
zuen, ezagutza teorikoa, ezagutza oinarritzat ekonomia berria daukan gizarte
batean oinarritu behar zela. Informazioaren gizartea delako hau, geroago G7
batzarretan eta beste hainbat erakundeetan erabiltzen hasi zen. Testuinguru
honetan, globalizazio neoliberalarekin batera, OMCrekin eta FMIrekin batera
hedatu da. Aldiz, bere irudi publikoa, internetarekin, mobilekin…elkartzen zen.
Ezagutzaren gizartea→ 90. Hamarkadaren amaiera sortu zen termino hau. UNESCOk bere politika
instituzionalen barruan onartu zuen.
Gaur egungo definizioa:artearen
egoera.
Definizio hauek, existitzen den errealitate bat karakterizatzen dute.
Honen barruan Manuel Castells aritu da, eta berarentzat, “gizarte
informazionala” da termino egokia. Honekin adierazten da, generazioa,
prozesatzea eta informazioaren transmisioa, iturri ezinbestekoak direla,
produktibitatea eta boterea edukitzeko.
Uneko eztabaidak: CMSIk
planteatutako lehenengo helburua, informazioaren gizartearen ikuspuntu orokor
bat garatzea da. Honen barruan, bi ikuspuntu desberdin daude: Paradigma berria
ekonomia garapenean eta bigarrena informazioa, komunikazioa eta ekonomia
ezagutzak lortu duten garailera gizarte ekintzen bilduman. Horrela, giza
baliabideen banaketa ekitatiboago bat lortuko dela espero da
Adierazpen aktiboak
eztabaidan: analizatzeko hiru adibide ematen dira. “Gizartea” hitzak, bere
barruan gizarte bakar eta uniformea hartzen du. Proposatu egiten da gizarteak
(pluralean) erabiltzea, jende gehiago termino horren barruan sartu ahal
izateko. Hurrengo proposamena;
informazioa hitzak, hierarkizatu egiten du, eta komunikazio hitzak aldiz,
uztartu egiten du, hau dela eta nahiago da komunikazio hitza erabiltzea.
Txandakako
definizioak: Iraultza teknologikoak erabakiko dute, garapenaren noranzkoa.
Amaitzeko eztabaidarako bi gai proposatzen dira; gizarte anitza terminoa
erabiltzea, horrela honen barruan, generoak, dibertsitatea…agertuko dira.
Bigarren gaia, gizarte terminoarentzat edozein definizio ez da onartuko, errealitatea
deskribitzen ez badu.
Internet, interakzio sozialen eszenatoki berria bihurtuko da. Proiektu
berri bat zabalduko da, non informazioa, ongizate publiko bat izango den, eta
teknologiak hori garatzeko euskarri gogorra izango diren.
Erronkak:
● Ezinbestekoa
da terminologia gaurkoratzea eta egun dauden egoeretara moldatzea. Honekin inor
ez da kanpoan geldituko eta errealitatea aztertu ahal izango da.
●
Gure beste erronka da, ea nola lagundu ahal
dugun guk, gizarte berri hauen parte izanez eta ideia berri guzti hauekin
uztartu eta aurrera ateratzen
Hitz
gakoak:
● Informazioaren
gizartea
● Komunikazioaren
gizartea
● Gizarteak
(ez gizarte bakarra)
● Dibertsitatea
●
Publikoa
Irudia:
Argi ikusi daiteke teknologia gaur egun mundua
kontrolatzen duela eta horrek gizartean izan duen eragina baita ere. Kontuz
joan behar gara aurrerapen honetan, inor atzean ez uzteko eta ahal den
neurrian, globalizazioa zabaltzeko.
INFORMAZIOAREN GIZARTEA EDO EZAGUTZAREN
GIZARTEA?
LABURPENA
Gaur egun, izugarrizko garrantzia du kritikoak izatea teknologia
berrietatik datorren informazio ugariarekin. Jarrera horrek ezagutzaren
gizartera eramango gaitu eta informazioaren gizartea alde batera utziko dugu.
Igarotze horretarako, hezkuntza izango da aldaketaren ardatz nagusiena.
Gainera, eskolen zein irakasleen papera oso garrantzitsua izango da hori bide
egokitik eramateko.
HITZ
GAKOAK
●
Información
●
Conocimiento
●
Producir
●
Educación multimedia
●
Consumo.
BI
ERRONKA
- Nire erronka nagusia informazioaren eta ezagutzaren arteko erlazioa bilatzea izango litzateke. Horretarako, teknologia berriek eskaintzen diguten informazio guztia prozesatu beharko da ezagutza batera heltzeko.
- Beste erronka bat, irakasle bezala izango litzateke. Irakasle bezala, jarrera kritikoa azaldu beharko dut teknologia berrien aurrean, hau da, teknologia berriak onartu, baina dakartzaten ondorioak ezagutuz.
IRUDI BAT
Ondoan
agertzen den irudia aukeratu dut, nire aburuz, hitz gutxitan testua laburtzen
baitu. Izan ere, ezagutza informaziotik dator, baina informazio hori prozesatu
eta tratatu egin behar da ezagutza batera heltzeko, bestela, informazio hutsa
izango da.
GERO ETA
INFORMAZIO GEHIAGO BAINA EZAGUTZA GUTXIAGO
SINTESIA
Mario Vargas LLosak 2011 ko uztailak 31n El País egunkarian idatzitako
artikulu bati buruz hitz egingo dizuet. Artikulu hau irakurri ondoren konturatu
naiz, internetek, munduko gauza guztien
moduan bere alde onak eta txarrak dauzkala.
Nicolas Carr-ek lehenengo pertsonan kontatzen du beraren bizipenetatik
bat. Edozein gazte kurioso bezala, interneten
ibiltzen zen gau eta egun. Liburu bat irakurtzen zebilela,
kontzentrazioa erraz galtzen zuela konturatu zen, ez zen kapaz bi orri
irakurtzeko beste ezertan pentsatu gabe, lehen naturalki irteten zitzaion gauza
zen eta orain esfortzu handia egin behar zuen. Hori ekiditeko erabaki drastikoa
hartu zuen, kobertura gabeko leku batera joan zen bizitzera eta bertan, bera
ezagun egin duen liburua idatzi zuen: “Superficiales, que está haciendo
internet con nuestras mentes”.
Arestian aipatu dudan bezala, internetek ez ditu soilik alde txarrak,
onak ere baditu eta hori Carr-ek onartzen du, ados dago erraztasuna eskaintzen
duela komunikazioan, informazio bilketan, lagungarria dela enpresetarako eta
zerbitzuetarako...Baina honek guztiak prezio bat dauka, eta aldaketa handiak
eragingo ditu gure bizitza kulturalean eta gure burmuinak lan egiteko eran,
gure pentsatzeko eta jokatzeko modua aldatuko du.
Egia da internet ez dela soilik tresna bat, gure gorputzaren luzapena
bihurtzen ari da, gure burmuinarena. Burmuina, pixkanaka informazio sistema
berrietara egokitzen ari da, internetek baino hobeto egiten duen lana alde
batera utziz. Honi, adimen artifiziala deitzen zaio, gure organo pentsatzaileak
sentsibilizatzen ditu eta gutxika-gutxika indarra kentzen die haien menpe
geratu arte, azkenean esklabo bihurtuz.
Gaur egungo ikasleak ez dira kapaz El Quixote moduko liburuak
irakurtzeko. Ohituta daude haien konputagailuetan informazioa bilatzen eta
horren eraginez, kontzentrazio ahalmena, hausnarketa, arreta,
pazientzia…gutxiagotzen doaz.
Azken finean, Van Nimwegen-ek esan zuen bezala, ordenagailuez fidatzen
bagara arazo guztiak konpontzeko, ez dugu horretarako gure garunak duen
gaitasuna entrenatuko. Zenbat eta gure ordenagailua adimentsuago izan gero eta
leloago bihurtzen gara gu.
ERRONKAK
- Nire erronka nagusia oreka bat lortzea da. Internet bultzatzea ahal den neurrian, baina aldi berean, gure burmuinaren lana alde batera utzi gabe. Ez dut horrekin soilik esan nahi, liburuak paperean irakurri behar direla baizik eta horretan saiatzea, irakurtzen ari garen bitartean kontzentrazioa arreta pazientzia lantzea eta gogortzea gure burmuinaren mekanismo hori garatzen joateko.
- · Horrez gain, arreta eta kontzentrazioa beste era batera ere landu daiteke, horretarako, umeak eskoletan motibatuta egon behar dira eta hori gara dezaten internet erabili behar badute ados egongo nintzateke, izan ere, haien arreta, kontzentrazioa, pazientzia eta abar lantze oso garrantzitsua delako.
HITZ GAKOAK:
Internet, arreta, kontzentrazioa, pazientzia, informazio, teknologia, burmuina.
IRUDIA:
Eskuinean agertzen den irudi aukeratu dut, irakurleengan erreakzio bat
sortzeko asmoz, bakoitzak bere hausnarketa propioa egin dezan. Honen helburu
nagusia bakoitzak duen internetekiko menpekotasuna zehaztea eta konpontzea da,
behar izango balitz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario