jueves, 11 de diciembre de 2014

ZORTZIGARREN ASTEKO SAIO TEORIKOA

        Azken bi asteetan sartu gara gaur, eta gure ikaskuntza gurpilaren lanaren atala behin bukatuta, dokumentatzaileei tokatzen zaie lan egitea. Haiek gure lanak behatu eta ikertu behar izan dituzte eta sites baten bidez adierazi dute gure lanaren prosezuak izandako behaketa. 
        Teoria saio honetan, haiek egindako lanak ikusi ahal izan ditugu haiek egindako aurkezpenetan, eta esan beharra daukat oso behaketa sakonak egin dituztela. Gure taldea behatu duen dokumentatzaileen taldea  "Dokumentatzaileak" du izena eta jarraian aurkituko duzuen estekan haien sitesa ikusi dezakezue. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario