domingo, 21 de diciembre de 2014

AZKEN SARRERA

        Bloga izteko eguna heldu da, lau hilabetez honetan lan egin ondoren eguna heldu da. Sarrera hau lau hilabete honetan egindako lana laburtzeko eta aldi berean beste batera arte agurtzeko erabiliko dut. 
         Lan hau, IKT ikasgaiko portfolio digitala da, eta bertan, eguneroko antzeko bat egin dugu, hau da, klase egunean egiten genuenaz hausnartzen genuen. Horretaz aparte, nire gustoko kirolei buruz, muturreko kirolei buruz hain zuzen ere, hainbat albiste eta bideo oso ikusgarriak txertatu ditut. 
        Nire ustez, honela laburtu daiteke irakasgai honen garapena: "Hasiera batean, irakasgai eta egin behar genituen lanen azalpenekin batera, tunel ilun baten barruan sartu ginen. Beldurtuta geunden, eta horren kontrako jarrera geneukan, baina, tunel horretatik ateratzeko lan egiten hasi geinen heinean bidea aurkitzen joan ginen. Azkenean, tunelaren beste aldean argia ikusi genuen arte, hau da, egin beharrak amaitu genituen eta orain poztasuna osoa da".



       Bukatzeko, esan beharra daukat, jarritako helburu pertsonalak lortu ditudala, hasiera batean oztopoak ziren arazoak gainditu ditudala orduak eta orduak  sartzen. Orain, nire burua teknologia berrien munduan aritzeko kapaza ikusten dut. 
        Lana borobiltzeko eta zuei nire gustuak nondik datozen jakinarazteko bideo hau uzten dizuet. Besterik gabe, nire bizitzako etapa bati amaiera jartzen diot, agur eta eskerrik asko danori!!!


      


sábado, 20 de diciembre de 2014

SURFA, MUNDUKO TXAPELKETA

        Atzo gauean, ASP-ko munduko txapelketaren azken txanpa jokatu zuten surflariek. Lekua ezin hobea zen, izan ere, Pipelinen munduko olaturik perfektuena dago eta. Munduko koroa Kelly Slaterren, Gabriel Medinaren eta Mick Fainningen eskuetan zegoen. Baina, azkenean, batentzat izan beharra zegoen, beraz, txapelketa luze baten ondoren, Gabriel Medinak lortu zuen koroa etxera eramatea, nahiz eta txapelketa Julian Wilsonen esku geratu zen.



Hona emen txapelketako olaturik onenak:


BEDERATZIGARREN ASTEKO SAIO PRAKTIMOA

        Praktika honen bidez, irakasgai honi eta Alaitzi agurra egin diogu. Lau hilabete honen ondoren eguna heldu da, eta esan beharra dago asko ikasi dugula ikasgai honi buruz. Atzetik egindako aurkezpenetako batzuen ariketa batzuk falta ziren, eta hauek egiten bukatu dugu.
     Honen ostean, gimnasiora joan gara Alaitzek irakasgaiaren laburpena egin zezan eta bere hausnarketa egin zezan, azkenik, eskerrak emanez agurtzeko.
       


jueves, 18 de diciembre de 2014

BEDERETZIGARREN ASTEKO SAIO TEORIKOA

    Gaur, ikasgai honi amaiera ematen diogu eta amaierara arte aurkezpenekin ibili gara. Dokumentatzaileen azken taldeak bere lana aurkeztu du eta besterik gabe irakasleak irakasgaiari amaiera emateko hausnarketa moduko bat egin du bideo batuzuk jarriz. Hauetan Joana Sanchok galdera batzuei emandako erantzunei buruz hausnartzea komeni da. Jarraian ikusgarri duzue bideoa.




viernes, 12 de diciembre de 2014

PUNTA GALEA CHALLENGE

        Atzo, Getxoko La Galea aldean "Punta Galea Challenge"-a ospatu zen. Surf txapelketa honetan, 7-8 metroko olatuak egon ziren, benetan ikaragarriak eta edonor izutzeko modukoak. Bertara, mundu osoko surflariak joan ziren, hauen artean, Nic Lamb (USA), Makuakai Rothman (HAW), Nathan Fletcher (USA), Gabriel Villaran (PER), Natxo Gonzalez (EUK), Patrick Gudauskas (USA) finalean egon zirenak. Euskal Herriko errepresentatzaileak Natxo Gonzalezek duela bi urte txapelketa hau irabazi zuen. Tamalez, aurten ezin izan du txapelketa irabazi, Nic Lamb estatubatuarrak ikaragarriko olatu bat artu baitzuen. 
        Jarraian irabazleak hartu zuen olaturik honena uzten dizuet, eta gainera, egun osoko olatuen argazki galeria bat ere. Zuek ere gozatu dezazuen!!




















jueves, 11 de diciembre de 2014

ZORTZIGARREN ASTEKO SAIO PRAKTIKOA

        Saio honetan, hainbeste buruhauste sortu dizkigun sites famatua aurkeztu egin dugu. Azkenean, ahal izan genuen heinean atontzea lortu genuen eta nahiko ondo dagoela uste dugu, izan ere, hainbat baliabidez josita dago eta azken finean gure gaia horri buruzkoa zen. Hala ere, ez dugu aurkezpenarekin bukatu denbora falta zela eta eta hurrengo praktikarako ariketatxo bat utzi dugu.
     Saio honetan, gainera, beste talde batzuek bere sitesa aurkeztu dute, baina, gaurko saioko adierazkarriena talde batek egin dituen teknografiak izan dira. Nik pertsonalki inoiz ez ditut horrelakorik egin ezta ikusi ere, baina, oso interesgarriak direla uste dut.
         Bigarren saio praktikoan, aurkezpenekin jarraitu egin dugu eta gure ariketa egiten bukatu dugu.

ZORTZIGARREN ASTEKO SAIO TEORIKOA

        Azken bi asteetan sartu gara gaur, eta gure ikaskuntza gurpilaren lanaren atala behin bukatuta, dokumentatzaileei tokatzen zaie lan egitea. Haiek gure lanak behatu eta ikertu behar izan dituzte eta sites baten bidez adierazi dute gure lanaren prosezuak izandako behaketa. 
        Teoria saio honetan, haiek egindako lanak ikusi ahal izan ditugu haiek egindako aurkezpenetan, eta esan beharra daukat oso behaketa sakonak egin dituztela. Gure taldea behatu duen dokumentatzaileen taldea  "Dokumentatzaileak" du izena eta jarraian aurkituko duzuen estekan haien sitesa ikusi dezakezue.