jueves, 13 de noviembre de 2014

TESTUEN SINTESIAK

          Informazioaren gizakia eta ezagutzaren gizartea

Sintesia:
Gizarte industrializatuaren etapa berri bat da hau, edo alderantziz, aro berri batean sartzen hari gara?. Eremu teorikoan, debatea dagoen heinean, errealitatea aurretik doa, eta hedabideak arduratzen aukeratzen dituzte erabiliko ditugun izenak. Ideia nagusi bezala hurrengoa esaten da, hitzak ez du edukia definitzen, testuinguru sozial batek definitzen du.
Hitzen (terminoen) historia: bi ataletan banatzen da; informazioaren gizartean, eta ezagutzaren gizartean.
Informazioaren gizartea Daniel Bell izan zen gizarte honen sustatzailea. Honek defendatzen zuen, ezagutza teorikoa, ezagutza oinarritzat ekonomia berria daukan gizarte batean oinarritu behar zela. Informazioaren gizartea delako hau, geroago G7 batzarretan eta beste hainbat erakundeetan erabiltzen hasi zen. Testuinguru honetan, globalizazio neoliberalarekin batera, OMCrekin eta FMIrekin batera hedatu da. Aldiz, bere irudi publikoa, internetarekin, mobilekin…elkartzen zen.
Ezagutzaren gizartea 90. Hamarkadaren amaiera sortu zen termino hau. UNESCOk bere politika instituzionalen barruan onartu zuen.
Gaur egungo definizioa:artearen egoera.
Definizio hauek, existitzen den errealitate bat karakterizatzen dute. Honen barruan Manuel Castells aritu da, eta berarentzat, “gizarte informazionala” da termino egokia. Honekin adierazten da, generazioa, prozesatzea eta informazioaren transmisioa, iturri ezinbestekoak direla, produktibitatea eta boterea edukitzeko.
            Uneko eztabaidak: CMSIk planteatutako lehenengo helburua, informazioaren gizartearen ikuspuntu orokor bat garatzea da. Honen barruan, bi ikuspuntu desberdin daude: Paradigma berria ekonomia garapenean eta bigarrena informazioa, komunikazioa eta ekonomia ezagutzak lortu duten garailera gizarte ekintzen bilduman. Horrela, giza baliabideen banaketa ekitatiboago bat lortuko dela espero da

            Adierazpen aktiboak eztabaidan: analizatzeko hiru adibide ematen dira. “Gizartea” hitzak, bere barruan gizarte bakar eta uniformea hartzen du. Proposatu egiten da gizarteak (pluralean) erabiltzea, jende gehiago termino horren barruan sartu ahal izateko.  Hurrengo proposamena; informazioa hitzak, hierarkizatu egiten du, eta komunikazio hitzak aldiz, uztartu egiten du, hau dela eta nahiago da komunikazio hitza erabiltzea.
            Txandakako definizioak: Iraultza teknologikoak erabakiko dute, garapenaren noranzkoa. Amaitzeko eztabaidarako bi gai proposatzen dira; gizarte anitza terminoa erabiltzea, horrela honen barruan, generoak, dibertsitatea…agertuko dira. Bigarren gaia, gizarte terminoarentzat edozein definizio ez da onartuko, errealitatea deskribitzen ez badu.
Internet, interakzio sozialen eszenatoki berria bihurtuko da. Proiektu berri bat zabalduko da, non informazioa, ongizate publiko bat izango den, eta teknologiak hori garatzeko euskarri gogorra izango diren.

Erronkak:
         ●     Ezinbestekoa da terminologia gaurkoratzea eta egun dauden egoeretara moldatzea. Honekin inor ez da kanpoan geldituko eta errealitatea aztertu ahal izango da.
         ●     Gure beste erronka da, ea nola lagundu ahal dugun guk, gizarte berri hauen parte izanez eta ideia berri guzti hauekin uztartu eta aurrera ateratzen

Hitz gakoak:
        ●     Informazioaren gizartea
        ●     Komunikazioaren gizartea
        ●     Gizarteak (ez gizarte bakarra)
        ●     Dibertsitatea
        ●     Publikoa
Irudia:
        Argi ikusi daiteke teknologia gaur egun mundua kontrolatzen duela eta horrek gizartean izan duen eragina baita ere. Kontuz joan behar gara aurrerapen honetan, inor atzean ez uzteko eta ahal den neurrian, globalizazioa zabaltzeko.


INFORMAZIOAREN GIZARTEA EDO EZAGUTZAREN GIZARTEA?

LABURPENA
Gaur egun, izugarrizko garrantzia du kritikoak izatea teknologia berrietatik datorren informazio ugariarekin. Jarrera horrek ezagutzaren gizartera eramango gaitu eta informazioaren gizartea alde batera utziko dugu. Igarotze horretarako, hezkuntza izango da aldaketaren ardatz nagusiena. Gainera, eskolen zein irakasleen papera oso garrantzitsua izango da hori bide egokitik eramateko.

HITZ GAKOAK
         ●     Información
         ●     Conocimiento
         ●     Producir
         ●     Educación multimedia
         ●     Consumo.

BI ERRONKA
  • Nire erronka nagusia informazioaren eta ezagutzaren arteko erlazioa bilatzea izango litzateke. Horretarako, teknologia berriek eskaintzen diguten informazio guztia prozesatu beharko da ezagutza batera heltzeko.

  • Beste erronka bat, irakasle bezala izango litzateke. Irakasle bezala, jarrera kritikoa azaldu    beharko dut teknologia berrien aurrean, hau da, teknologia berriak onartu, baina dakartzaten ondorioak ezagutuz.




IRUDI BAT
Ondoan agertzen den irudia aukeratu dut, nire aburuz, hitz gutxitan testua laburtzen baitu. Izan ere, ezagutza informaziotik dator, baina informazio hori prozesatu eta tratatu egin behar da ezagutza batera heltzeko, bestela, informazio hutsa izango da.




GERO ETA INFORMAZIO GEHIAGO BAINA EZAGUTZA GUTXIAGO
SINTESIA
        Mario Vargas LLosak 2011 ko uztailak 31n El País egunkarian idatzitako artikulu bati buruz hitz egingo dizuet. Artikulu hau irakurri ondoren konturatu naiz, internetek,  munduko gauza guztien moduan bere alde onak eta txarrak dauzkala.
        Nicolas Carr-ek lehenengo pertsonan kontatzen du beraren bizipenetatik bat. Edozein gazte kurioso bezala, interneten  ibiltzen zen gau eta egun. Liburu bat irakurtzen zebilela, kontzentrazioa erraz galtzen zuela konturatu zen, ez zen kapaz bi orri irakurtzeko beste ezertan pentsatu gabe, lehen naturalki irteten zitzaion gauza zen eta orain esfortzu handia egin behar zuen. Hori ekiditeko erabaki drastikoa hartu zuen, kobertura gabeko leku batera joan zen bizitzera eta bertan, bera ezagun egin duen liburua idatzi zuen: “Superficiales, que está haciendo internet con nuestras mentes”.
        Arestian aipatu dudan bezala, internetek ez ditu soilik alde txarrak, onak ere baditu eta hori Carr-ek onartzen du, ados dago erraztasuna eskaintzen duela komunikazioan, informazio bilketan, lagungarria dela enpresetarako eta zerbitzuetarako...Baina honek guztiak prezio bat dauka, eta aldaketa handiak eragingo ditu gure bizitza kulturalean eta gure burmuinak lan egiteko eran, gure pentsatzeko eta jokatzeko modua aldatuko du.
        Egia da internet ez dela soilik tresna bat, gure gorputzaren luzapena bihurtzen ari da, gure burmuinarena. Burmuina, pixkanaka informazio sistema berrietara egokitzen ari da, internetek baino hobeto egiten duen lana alde batera utziz. Honi, adimen artifiziala deitzen zaio, gure organo pentsatzaileak sentsibilizatzen ditu eta gutxika-gutxika indarra kentzen die haien menpe geratu arte, azkenean esklabo bihurtuz.
        Gaur egungo ikasleak ez dira kapaz El Quixote moduko liburuak irakurtzeko. Ohituta daude haien konputagailuetan informazioa bilatzen eta horren eraginez, kontzentrazio ahalmena, hausnarketa, arreta, pazientzia…gutxiagotzen doaz.
        Azken finean, Van Nimwegen-ek esan zuen bezala, ordenagailuez fidatzen bagara arazo guztiak konpontzeko, ez dugu horretarako gure garunak duen gaitasuna entrenatuko. Zenbat eta gure ordenagailua adimentsuago izan gero eta leloago bihurtzen gara gu.

ERRONKAK  
  • Nire erronka nagusia oreka bat lortzea da. Internet bultzatzea ahal den neurrian, baina aldi berean, gure burmuinaren lana alde batera utzi gabe. Ez dut horrekin soilik esan nahi, liburuak paperean irakurri behar direla baizik eta horretan saiatzea, irakurtzen ari garen bitartean kontzentrazioa arreta pazientzia lantzea eta gogortzea gure burmuinaren mekanismo hori garatzen joateko.

  • ·      Horrez gain, arreta eta kontzentrazioa beste era batera ere landu daiteke, horretarako, umeak eskoletan motibatuta egon behar dira eta hori gara dezaten internet erabili behar badute ados egongo nintzateke, izan ere, haien arreta, kontzentrazioa, pazientzia eta abar lantze oso garrantzitsua delako.
HITZ GAKOAK:

Internet, arreta, kontzentrazioa, pazientzia, informazio, teknologia, burmuina.

IRUDIA:
         Eskuinean agertzen den irudi aukeratu dut, irakurleengan erreakzio bat sortzeko asmoz, bakoitzak bere hausnarketa propioa egin dezan. Honen helburu nagusia bakoitzak duen internetekiko menpekotasuna zehaztea eta konpontzea da, behar izango balitz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario