viernes, 31 de octubre de 2014

EUSKAL HERRIKO SURFLARIAK MUNDUTIK


        Nire lehenengo surflaria Natxo Gonzalez da, 19 urteko Sopelako gazteak jadanik harrituta utzi du surf munduko jendea.
        Hona emen Natxo Gonzalezek Mexikotik eta Txiletik egindako bidaiaren bideo ikusgarria. Honetan, herrialde haietako olaturik onenetaz goxatu du kirolari gazteak.

 

jueves, 30 de octubre de 2014

HIRUGARREN ASTEKO SAIO PRAKTIKOA

        Arzoak direla eta, teoriako taldea eta praktikako taldea desberdinak dira. Izan ere, praktika saioan taldean dagoen kide bat ez dago gure teoriako taldean. Hala ere, horrek ez gaitu arazo handirik suposatzen eta lana aurrera eramango dugula uste dut.
        Taldean batu gara, eta lehenik eta behin, talde barruko rolak banatu ditugu. Niri antolakuntzaren arduraduna izatea suertatu zait, eta ahal dudan heinean lana ondo burutzen saiatuko naiz.
        Bestetik, taldeko site bat sortu dugu, baina oraindik site horretan zer egin behar dugun oso argi ez daukagunez gero, sites-a apaintzen hasi gara.

HIRUGARREN ASTEKO SAIO TEORIKOA


        Gaurko saio teorikoaren hasieran Alaitzek "Visiones disruptivas de la educacion" bideoa jarri digu. Honetan, hezkuntzarako teknologia berriztatzaileak bilatzen ditu Madrileko unibertsitate bateko irakasle batek, Maria Acaso hain zuzen ere. Hona emen bideoa:




        Gero, teoria saioko taldeetan bildu gara eta Alaitzek saio honetan egin behar dugun lana aurkeztu digu. Taldekideok ez dugu argi zer egin behar dugun, hori dela eta nahiko urduri gaude berak eskatzen gaituena jakin gabe.

viernes, 24 de octubre de 2014

IKTak, HIZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA

Testuaren sintesia:

        Gaur egun, teknologia berriek toki garrantzitsua hartu dute gure gizartean. Baina, testuak dioen moduan, gizarteak teknologietan aurrera egiten duen heinean eskolak lehen bezala jarraitzen du. Beraz,  hau kontraesan bat dela uste dut, izan ere, gizartearen helburu garrantzitsuenetako bat umeak gizarteratzea da; eta gizarteak teknologia berrietan aurrera egiten badu, normalena umeei berrikuntza horiek irakastea izango litzateke.




Galderak:

        1- Zein da eskolak atzeratuta egotearen arrazoia?
     2- Gizarteratzea helburua bada, zergaitik ez dituzte umeak gure gizarteak eskatzen duenaren arabera hezten?    
Hitz gakoak:
   
        - Natibo digitalak
        - Globalizazioa
        - Teknologia berriak
        - Aro berria
        -Askatasuna

BIGARREN ASTEKO SAIO PRAKTIKOA


         Atzo, greba zela eta ez nintzen klasean egon, eta ez nuen ezer aurreratu. Gaurkoa izan da aste honetako ikasgai honen saio bakarra. Honetan, bloga sortu dut, eta trasteatzen hasi naiz.
         Nahiko galduta sentitzen dut nire burua, hala ere, Alaitzek blog eredugarri bat erakutsi digu eta horrekin batera zalantza asko argitu ditut. Beraz, lan egiten eta zalantza batzuk kentzen ditudan heinean, pixkanaka-pixkanaka hobeto sentitzen naiz eta gusturago egiten dut lan.
        

LEHEN ASTEKO SAIO PRAKTIKOA

2014/10/16
IKT-ren 1. praktika saioa:
         Praktika saioan, Blog indibidual bat egingo dugula komentatu du Alaitzek. Hori gutxi balitz, gaia irekia izango zela eta datu askorik gabe lan egin behar dugula esan du. Hori entzun eta gero, guztiok harrituta gelditu gara zalantzaz beterik. Zalantzak komentatu ditugu, eta Alaitz guri laguntzen saiatu da, baina ni galduta jarraitzen dut.

LEHEN ASTEKO SAIO TEORIKOA

2014/10/16
IKT-ren 1. teoria saioa:
         Gaur, informazio eta komunikazioaren teknologien inguruko lehenengo teoria saioa izan dugu. Honetan, batik bat, ikasgaiaren aurkezpena egin dugu, eta ikasgai honen garrantzia ulertarazten saiatu da Alaitz. Hala ere, ikasgai honekin izan dudan lehenengo kontaktua izan da, eta ez dut oso argi zer nolako gauza motak egingo ditugun.