viernes, 14 de noviembre de 2014

BOSTGARREN ASTEKO SAIO PRAKTIKOA

        Teoria saioan landutakoarekin aurkezpena egin ostean, praktika saiora heldu gara. Honetan sites bat egin behar genuen. Sitesa eginda geneukan, baina, arazoa erabiltzen ez genekiela zen. Beraz, tutorialak ikusten eman genuen ia ordu osoa, eta azkenean, zerbait ikastea lortu genuen.
        Sites horretara teorian landutakoa igo behar genuen, baina, arazo bat izan genuen zeren eta praktikako taldekide bat teorian beste talde batetan zegoen. Hala ere, arazoa ez zen oso larria izan zeren eta Alaitzek askatasun osoz eta era librean lan egiten uzten gaituenez gero, berak teorian landutakoa sitesera sartzea erabaki genuen.
        Bigarren praktika saioan, sitesa menderatzen hasi gara eta apaintzen hasi gara. Horretaz aparte, falta ziren testuak igu ditugu eta sitesak itxura onz hartzen hasi da. Sitesa bisitatu nahi izatekotan bere linka uzten dizuet:

No hay comentarios:

Publicar un comentario