jueves, 11 de diciembre de 2014

ZORTZIGARREN ASTEKO SAIO PRAKTIKOA

        Saio honetan, hainbeste buruhauste sortu dizkigun sites famatua aurkeztu egin dugu. Azkenean, ahal izan genuen heinean atontzea lortu genuen eta nahiko ondo dagoela uste dugu, izan ere, hainbat baliabidez josita dago eta azken finean gure gaia horri buruzkoa zen. Hala ere, ez dugu aurkezpenarekin bukatu denbora falta zela eta eta hurrengo praktikarako ariketatxo bat utzi dugu.
     Saio honetan, gainera, beste talde batzuek bere sitesa aurkeztu dute, baina, gaurko saioko adierazkarriena talde batek egin dituen teknografiak izan dira. Nik pertsonalki inoiz ez ditut horrelakorik egin ezta ikusi ere, baina, oso interesgarriak direla uste dut.
         Bigarren saio praktikoan, aurkezpenekin jarraitu egin dugu eta gure ariketa egiten bukatu dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario